XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Araba-ko toponimia, sistematikokiago, G. López de Gereñuk eskaini digu Anuario de Eusko Folklore aldizkarian, Toponimia alavesa izenburuaz 1.958 urte ezkeroztik.

Gipuzkoa-ko probintzian gehien arduratu dena J. Arin Dorronsoro izan da, bainan beti Ataun herrira mugaturik (8) Hona J. Arin-en artikulu batzuk: .

Gipuzkoa-ko herri gehienetako toponimia bildu gabe datza orain arte.

Guk azken urteotan Lizartza, Orexa, Gaztelu, Berastegi, Zarautz eta Errenteria herrien toponimo-zerrendak eskaini ditugu, han-hemen, ohar filologiko eta dokumentalez hornituak.

4.- Bilketa eta iturriak Esan dugunez, gure toponimo-bilketa hau, gehienbat, artxibategietarako materialetara mugatzen da.

Bide honetaz baliaturik ahoz-aho eginiko inkestaz baino multzo ugari eta arkaikoagoa eskeini ahal izan dugu.

Hemengo gipuzkoar toponimoen multzoa ehun eta hogei mila (120.000) izenetara iristen da (bertan oikonimoak, oronimoak, fitonimoak, hidronimoak, antroponimoak, etabar sarturik).

Multzo honetako kopuru handi bat, gaur egun, itzalia edo ahaztua dago, ezen-eta lurgintzaren apaltzeak luberri eta soro askoen abandonua ekarri baitu.

Bestalde, gure toponimiak gaur galtzeko arrisku bizia du, mapa topografiko autorizatu eta osatuenetan ez baitira euskal tokizen txiki gehienak jasotzen.

Espainia-n mapa topografiko autorizatuenetakoak Ejerzitoa eta Instituto Geográfico y Catastraldelakoarenak dira.

Mapa horietan beste mapa komertzialetan ematen ez diren auzo, erreka eta mendi izenak datoz.